domingo, 30 de octubre de 2011

Kepa Junkera

Gaurko egunean Bilboko musikari bati buruz idatziko dot, Kepa Junkerari buruz. Kepa Junkera 36 urteko munduko trikitilaririk ospetsuena da. Rekalden txikititatik bizi izan da eta hamaika urtegaz trikia jotzen hasi zan bere aiton-amonak bezalaze. Bere lehen diska 21 urtegaz kaleratu eban 'Zabaleta' eta 'Motrikurekin' batera. Hortik aurrera 14 diska kaleratu dauz eta bere meritua mundu osotik zabaltzen ari da. Kepa Junkera mundu osotik bidaiatu egin dau eta hori da bere arrakastaren ondorioa. Bere musika antzinakoa bezalakozea da eta horregaitik, haren musika entzutean, geure arbasoen musika entzuten gaudela dirudi. Hona hemen bere abesti bat, entzun eta imajinatu duele 200 urteko Euskal Herrian zaudela, benetan musika soragarria.


domingo, 23 de octubre de 2011

Mikel Laboa beti oroimenean

Donostin jaio zan 1934ko ekainaren hamabostean eta zoritxarrez 2008ko abenduaren batean hil egin zan. Euskal Herriko bakarlaririk onenetakoa izan zan XX. mendeko amaieran. Mikel Laboaren 'Bat-Hiru' albuma 'El diario Vasco-ren' iritziz euskal musika historiako albumik garrantzitsuena izan da. Abeslaria izan arren, medikuntza ikasi eban eta 20 urtez  Donostian lan egin eban. Mikel Laboa gizon leiala izan zan eta Euskal Herrian beti oroitua izango da.

Mikel laboa, AGUR ETA OHORE.


miércoles, 19 de octubre de 2011

Kelly familia

Talde hau euskalduna ez dan arren euren kontzertuetan hainbat abesti euskaldun abesten dabe. Sinesgaitza dirudi, bederatzi neba-arreben talde honek , hainbat herrialde desberdinetakoa izanda (Estatu batuak, Alemania, Irlanda eta Espainia) euskaraz abestea. Talde honek 20 miloi diska saldu dauz eta 'agur jauna' eta 'txoriak txori' abestiak famatuak egin dira. Hona hemen bideoak. Benetan unkigarriak dira, atzerriko jendea euskaraz abesten ikustean! GOSA ESAZUE!

                                                                             Agur jauna:


Txoriak txori

lunes, 17 de octubre de 2011

LAUROBA

Gaurko egunean, lauroba taldeari buruzko sarrera bat egin izan gura dot. Talde hau oso famatua ez izan arren abesti ikaragarriak daukaz. Talde martxosoa da eta bere abestirik famatuenak hauexek dira:
MUXU BATEKIN, GU, LARROSA USAINIK EZ