BETAGARRI: Gasteizko, bederatzi partaideko musika talde da. 1992. urtean sortu eben ska taldea.Hona hemen abesti batzuk:
Sweet mary
Euri tanta bakoitzean
Sin ti
GATIBU: Taldea sortzen daben partaideak Gernikakoak dira eta 2002. urtean sortutako rock taldea da. Hona hemen abesti batzuk:
Lorak eskeintzen
Nor zara zu
Urepel
BERRI TXARRAK: 1994. urtean, Lekunberrin sortutako rock taldea da. Taldea hiru partaidek osatzen dabez; Gorka Urbizu (abeslari eta kitarra), David Glez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria). Entzun esazue haien abesti pare batzuk!
Maravillas
Bueltatzen
Ikusi Arte
KEN ZAZPI: 1996ko udazkenean sortu eben taldeaGernikan. Hauek dira taldekideak; Eñaut Elorrieta (ahotsa eta kitarra), Jon Mikel Arronategi (ahotsa eta kitarra), Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (kitarra), Iñaki Zabaleta (trikitixa eta teklatua) eta Jon Fresko (bateria). Hona hemen abesti batzuk.
Gau urdinak
Itsasoa gara
Hel nazazu eskutik
MIKEL MARKEZ: 1971. urtean jaio zan eta 15 urtekin kitarra jotzen hasi zan. 1988ko udan jendaurrean abesten hasi eta hiru urte geroago 1991.urtean bere lehen diska argitaratu eban. Hona hemen abesti batzuk!
Zure begiek
Etzera
Ez dut iñorena izan nahi
VENDETTA: Nafarrako ska talde bat da. 2009. urtean sortu eben taldea eta bost kide osatzen dabez; Pello Reparaz, Luisillo Kalandraka, Javier Etxebarria, Ruben Anton eta Enrikko Rubiños. Hona hemen abesti batzuk:
Begitara begira
BENITO LERTXUNDI: 1942ko urtarrilaren 6an jaio zan Orion. Bederatzi anai-arrebetatik txikiena da. Bere familian musika gustoko eben baina bera marrazketa eban gustokoen. 19 urtegaz erloju denda baten lan egiten eban eta bertan musika ikasten hasi zan. Hortik aurrea pixkanaka-pixkanaka, Mikel Laboari esker, ospea hartzen hasi zan. 1965. urtean 'Ez dok amairu' taldea sortu eban Mikel Laboa, Xabier Lete, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin. Orain Euskal Herriko bakarlaririk famatuenetakoa da. Hona hemen abesti batzuk:
Bizkaia maite
Kantuz
Itsaoari begira
MIKEL LABOA: 1934. urteko ekainaren 15ean jaio zan Donostian eta 2008ko abenduaren 1ean hil egin zan. 1965. urtean 'Ez dok amairu' taldea sortu eban Xabier Lete, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin. XX. mendeko bakarlaririk garrantzitsuenetako bat izan zan. Hona hemen abesti batzuk:
Txoriak-txori
Lili bat
Baga biga higa
Ni naiz
Xalbadorren heriotzean
Sinisten dut
MIKEL URDANGARIN: 1971. urtean Zornotzan, Bizkaian, jaiotako musikaria da. 1997. urtean bere lehen diska 'Haitzetan' argitaratu eban. Disko haren 1.000 ale saldu ziran. 1998. urtean Mikel Urdangarin 'Badira hiru aste' deitutako diska argiataratu eban. Diska horri esker famatua egin zan, Euskal Herrian batik bat. Hona hemen abesti batzuk:
Anek idatzi dit zutaz
Badira hiru aste
Zurekin
LAUROBA: Talde hau oso famatua ez izan arren abesti ikaragarriak daukaz. 2006. urtean bere lehen diska argitaratu eben. Talde martxosoa da eta bere abestirik famatuenak hauexek dira:
Muxu batekin
Larrosa usainik ez
Gu










