domingo, 20 de noviembre de 2011

Gernika

Gaur musika entzuten hasi naz eta abesti batek Gernikan duela hainbat urte gertatukoarengan kantatzen hasi da. Bai, Gernikaren bombardaketari buruz. Hainbat gizon-andreek herri bat maite ebelako eta haren hizkuntza defendatzen ebelako galdu eben haren biziak, eta gertaera horrek nire burutik sartzean gure herriaz arro egon behar garela pentsatzen dot. Horregaitik sarrera honen zergaitia.
1937. urtean gertatu zan, astelehen baten. Azoka eguna zenez jende guztia kaletik ebilen eta bat-batean Gernikako biztanleak kanpail hotsak entzun eta hegazkinak haien atzetik ikusten eben. Jendea ikaratuta egoan eta edonora joaten ziran haien biziak salbatzeko. Gernika zoragarrian gordetzen ziran eusko relikiak eta dena suntzitu egin eben. Entzun esazue abesti hau. Benetan unkigarria da eta oso ondo esaten deusku Gernikako bombardaketako historioa.




lunes, 14 de noviembre de 2011

5000 rpm

'5000 rpm' Bizkaitar talde bat da. Orain dela gutxi diska bat argitaratu dabe. Talde honek 12 urte alkarregaz egon dira eta azkenean, taldea sortu eta 12 urte geroago bere lehen diska argitaratu dabe, Bilbon. Diska 'Manifesto' deitzen da eta berain estiloa punk eta hardcore punka da. 1999ko martxoan sortu eben taldea. Taldea lau kidek sotu eben; David (bateria), Arkaitz (baxua), Kaba (ahotsa) eta Ivan (kitarra).
Hona hemen talde ikaragarri honen abesti bat:


lunes, 7 de noviembre de 2011

Israel Kamakawiwo'ole

Israel Kamakawiwo'ole 1959ko maiatzaren 20an jaio zan. Hawaiieko abeslari bat da. Oahu uhartean jaio zan eta 11 urtegaz bere anaiarekin instrumentuak jotzen hasi zan. Nerabezaroan bere familiarekin Makaha-rara bizitzera joan zan eta bertan Louis "Moon" Kauakahi, Sam Gray y Jerome Koko-i ezagutu eban. Hiru pertsona hoiekin eta bere anaiarekin musika talde bat sortu eben. 1982an bere anaia hil egin zan eta urte horretan Israel Kamakawiwo'ole ezkondu eta alaba bat euki eban bere emazte Marlenerekin.
1990. urtean bakarlari lez diska bat argitaratu eban eta diska horregaz hainbat sari lortu ebazan Hawaii-en.  Ostean, 1997. urtean beste diska bat argitaratu eban, bere bizitzaren diskarik garrantsitzuena izan zan. Mundu osoan famatua egin zan. Nagusia egiten zan bitartean lodiago zegoen eta 360 kg pisatzera heldu zan. 1997. urteko ekainaren 26an bihotzekoa emanda hil zan, 38 urtegaz. Hil ostean Israel Kamakawiwo'ole-ren errautzak itsasoan  bota egin ziran Makua hondartzaren aurrean.
Hona hemen bere abestirik famatuena non haren errautzak nola bota ziran agertzen da. Abeslari honek ahots ikaragarria eukan.


viernes, 4 de noviembre de 2011

Bertsolaritza!

Gaur, azaroak 4, bertsolari bati buruzko sarrera bat egingo dot. Egaña bertsolariari buruz. Egaña 1961ko urriaren 2an jaio zan Zarautzen, Gipuzkoa. Bertsolaria izan arren Euskal Fiologia ikasi eban. Orain, bertsolaria izateaz aparte telebistako gidoiak ere egiten dauz.
90. hamarkadan bertsolari oso garrantzitsua izan zan. Bere bertso guztien diska bat egin dau eta meritu nahiko euki dau diskak. Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia irabazi dau lau aldiz; 1993, 1997, 2001 eta 2005ean. Hemen dekozue Egañaren bertso sorta batzuk: